Dozenaka motorzale elkartu ditu XI. Moto Topaketak

Mireia Galarza Bastida 2025eko ekainaren 14a

Ohi bezala, goizean goiz elkartu dira, eta 11:00 aldera irten dira parte hartzaile guztiak Zumaia inguruko errepideetan kilometro batzuk egitera. Egitaraua, baina, ez da eguerdian amaituko, arratsaldean jarraituko baitu festak.  

Motorrak izan dira gaur protagonista Alai auzategian. Izan ere, Bikers Urola Kostak antolatutako XI. Moto Topaketa ospatzen ari dira gaur eremu horretan, eta dozenaka izan dira euren motorrekin Aitzuri frontoi parera joan diren zumaiar nahiz eskualdeko herrietako motozaleak.

Ohi bezala, goizean goiz elkartu dira, eta 11:00 aldera irten dira parte hartzaile guztiak Zumaia inguruko errepideetan kilometro batzuk egitera. Egitaraua, baina, ez da eguerdian amaituko, arratsaldean jarraituko baitu festak.  

Arratsaldeko egitaraua

  • 14:30. Bazkaria Talaia jatetxean.
  • 17:00. Itzulera auzategira eta DMT Team pilotu eskolaren erakustaldia.
  • 20:00. Zozketan. Ondoren, festak jarraituko du auzategian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide