Atzotik irailaren erdialdera arte, martxan da hondartza denboraldia. Eguraldiak, baina, ez du askorik lagundu, eta ia hutsik ikus zitekeen gaur Itzurun hondartza.
Eguraldi aurreikuspenen arabera, ordea, hobera egingo du eguraldiak hurrengo egunetan, eta, beraz, jende gehiago espero da Itzurun eta Santiagoko hondartzetan.