Euskal Ligara igotzea lortu du Zumaiakok

Mireia Galarza Bastida 2025eko ekainaren 15a

Taldea, gaurko partida amaitu ondoren. (Zumaiako)

Hain zuzen, 0-10 irabazi dio Alegria taldeari etxetik kanpo jokatutako partidan. Egindakoa zoriondu eta aitortzeko asmotan, ongietorria egingo diete arratsaldean, 19:00etan, Kofradia parean.

Izugarrizko denboraldia eta gero, Euskal Ligara igotzea lortu du Zumaiakok, eta ez edonolako emaitzarekin. Hain zuzen, 0-10 irabazi dio Alegria taldeari etxetik kanpo jokatutako partidan.

Zumaiakok bai ala bai irabazi behar zuen gaurko partida mailaz igotzeko, eta horrelaxe egin dute. Hasieratik gailendu dira herriko neskak, eta lehen zatia markagailua 0-5 zela utzi dute. Bigarren zatian beste horrenbeste gol sartuta lortu dute garaipena, beraz. 

Egindakoa zoriondu eta aitortzeko asmotan, ongietorria egingo diete arratsaldean, 19:00etan, Kofradia parean. 18:30 aldera, ordea, Erribera kaletik abiatuko dira etxeko futbolariak, ospakizunarekin hasteko. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide