19:30erako aurreikusitako filma ez dute eskainiko Aita Marin

Mireia Galarza Bastida 2025eko ekainaren 15a

Aita Mari aretoa kanpotik. (Artxiboa)

Arduradunek azaldu dutenez, proiektorea apurtu egin da haurren filma eskaintzen ari zirenean. 

Blindado filma ziren eskaintzekoak 19:30ean hasita, baina zinemako arduradunek azaldu dutenez, ez da saiorik izango, espazio horretako proiektorea apurtu baita. 

Azaldutakoaren arabera, 17:00etako saioan izorratu da gailua, Kayara inka gerraria filma proiektatzen ari zirenean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide