Uda heltzearekin batera, amaiera eman dio ikasturteari Zumaiako Kirol Elkarteak antolatutako pilota eskolak. Duela hamar egun esku pilotan aritzen direnen tokapeta egin zuten Odietan, eta atzo palako ikasleen txanda izan zen.
Odietan zen egitekoa festa, baina eguna goibel esnatu zen eta euriagatik Aitzuri pilotalekura lekualdatu zuten topaketa. Giro onean aritu ziren pilotari gazteak, eta amaieran denentzako garaikur txikiak izan ziren.