Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du Zumaiak, zesta punta modalitatean. Mutriku izango dute zumaiarrek aurkari ekainaren 28an jokatuko duten finalean.
Pasa berri den asteburuan jokatu dute ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia, Hondarribian, etxeko klubak eta Mutrikuk. Azken hauek irabazi zuten jardunaldia 1 eta 2 emaitzarekin.
Ligaxka bukatuta, Mutrikuk eta Zumaiak berdinduta bukatu dute, hiruna garaipen eta porrot bakarrarekin. Bien arteko neurketetan, Mutrikuk 1 eta 2 irabazi zuen Zumaian, eta Zumaiak emaitza berarekin Mutrikun.
Finala ekainaren 28an jokatuko dute Mutrikuko Miruaitz frontoian, kostaldeko herrian egingo duten zesta punta egunaren barruan.