Zumaiako beteranoek garaipena lortu zuten pasa den larunbatean Erandion. Arratsalde partean, Aiburuako beteranoen III. estropada jokatu zuten, eta zumaiarrek izan ziren azkarrenak, 13:31,20 denborarekin. Zumaiako gorrien atzetik sailkatu ziren Iberia, Pontejos, Santurtzi eta Mundaka.
Zumaia B ere lehian izan zen, eta bere txandako laugarren denbora onena egin zuen. Txandako azkarrena klub antolatzailea izan zen, Erandioko Aizburua, hain zuzen.