Erabakita geratu da zer bikotek jokatuko dituzten herri txapelketako finalerdiak

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 16a

Ligaxkako azken jardunaldiko une bat. (Utzitakoa)

Datorren ostiralean jokatuko dituzte txapelketako finalerdiak, 17:30ean hasita, Odieta pilotalekuan.

Pasa den ostiral arratsaldean jokatu zuten eskuz binakako herri txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia. Odieta frontoian hasi zuten kirol jarduera, baina, euriagatik, Herri Eskolako pilotalekura lekualdatu zuten. 

Ligaxkako azken jardunaldiak honako emaitzak eman zituen:

  • Tumas-Beristain, 8 / Etxabe-Alkorta, 22.
  • Unzueta-Lizeaga, 22  /Etxabe-Beristain, 17.
  • Salegi-Aizpurua, 20 / Zearreta-Olaizola, 22.

Behin ligaxka amaituta, erabakita geratu da zer norgehiagoka jokatuko dituzten txapelketako finalerdietan:

  • Etxabe-Alkorta vs Tumas-Beristain.
  • Etxabe-Beristain vs Zearreta-Alkorta.

Partidak datorren ostiralean jokatuko dituzte, 17:30ean hasita, Odieta pilotalekuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide