Ekolaborategia izeneko hezkuntza proposamena abiatu dute aurtengo ikasturtean Zumaienan. Besteak beste, euri-ura jaso, uraren kalitatea aztertu, landaketak egin, elektrizitatea sortu, makinen funtzionamendua aztertu edo automatizazioa bideratu dute bertan. Ikastetxetik azpimarratu dutenez, Etapa guztietako ikasleek hartu dute parte Ekolaborategian, "bai maila kolektiboan, baita
ikasleei modu partikularrean sortutako interesetatik abiatuta ere".
Proiektu horrekin Europar Gizarte eta Hezkuntza Fundazioak, Endesa Fundazioaren babesarekin, antolatutako IX. Ekoberrikuntza sarietara aurkeztu da Zumaiena. Fase desberdinak igarota, finalisten artean geratu da Ekolaborategia. "Aurkeztu dugun
proiektuaren maila eta ikasleek egindako lanketa goraipatu dute epaimahaikideek ahobatez", goraipatu dute Zumaienako kideek.