Gerra aurreko Zumaian kokatutako misterio eta tabakozko istorio bitxi bat entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean, Alondegiko Oxford aretoan. Jesusa Gipuzkoakoa izeneko irakurketa musikatua eskainiko dute Maite Aizpuruak eta Oihana Rodriguezek, 16:00etatik aurrera. Ekitaldia Zumaia nagusiekin, nagusientzat programaren barruan sartzen da.
Georges Barbarin.idazlearen lan batean oinarritzen da gaurko saioa, Xabier Azkue Ibarbiak gerraurreko Zumaiara ekarria. Lanaren itzultzaile lanetan Maia Ossa Rissanen aritu da, eta testua Maite Aizpuruak moldatu du.