Ezohiko kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntza eskatzeko epea bihar amaitzen da

Maria Maya Manterola 2025eko ekainaren 17a

Itsas kiroldegia. (Zumaiako Udala)

Aurten zenbait berrikuntza txertatu ditu udalak dirulaguntza deialdian; zenbait baldintza bete beharko dira dirulaguntza jasotzeko. Ekainaren hasieran zabaldu zuen deialdia udalak, eta bihar da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Ekainaren hasieran eman zuen Zumaiako Udalak kirol elkarteek ezohiko jarduerak antolatzeko dirulaguntza  deialdiaren berri. Bihar (asteazkena) da eskaera aurkezteko azken eguna, eta horretarako, pertsona fisikoek eskaera orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute presentzialki udaletxean bertan edo telematikoki. Juridikoek, berriz, telematikoki bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. 

Zenbait berrikuntza txertatu ditu udalak aurtengo deialdian. Dirulaguntza jasotzeko zenbait baldintza bete beharko dira, eta aurrekontuak zein zuriketak udalak berak zehazturiko ereduaren bitartez aurkeztu beharko dira. Xehetasun horiek guztiak nahiz eskaera orria kontsultatzeko, Zumaiako Udalaren webgunera jo daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide