Jon Maiaren 'Zumaia harri eta herri' emanaldia Aita Marin ikusi ahal izango da etzi

Maria Maya Manterola

Maiatzaren 24ko emanaldiko irudi bat. (Gaizka PeƱafiel)

Doako emanaldia da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira aurrez. Gaur 16:00etan jarriko dituzte eskuragai Turismo Bulegoan.

Jon Maiak maiatzaren 24an Itzurun hondartzan eskainitako Zumaia harri eta herri emanaldiaren proiekzioa ikusi ahal izango da etzi, osteguna, Aita Marin. 19:30ean izango da, eta nahiz eta doako emanaldia izan, beharrezkoa da aurrez gonbidapena eskuratzea.

Turismo Bulegoan jaso beharko dira gonbidapenak; gaur 16:00etatik aurrera izango dira eskuragarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide