Osasun Sailak bainua debekatu du errioan, uraren kalitate txarra tarteko

Maria Maya Manterola

Haur bat ibaira jauzi egiten. (Guka)

Analisietan E.coli bakterioaren onartutako muga gainditzen du errioko urak, eta uraren kalitatea hobetu bitarte, galarazita egongo da ibaian bainua hartzea edo ur jardueretan aritzea.

Ezin izango da errioan bainurik hartu, Osasun Sailak ezarritako debekua tarteko. Uraren kalitatea neurtzeko ohiko analisien emaitzen arabera, E.coli bakterioa atzeman dute neurriz kanpo, eta horregatik galarazi dute ibaian bainua hartzea eta bestelako ur jardueretan aritzea. Uraren kalitatea hobetutakoan baimenduko dute bainua berriro. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide