Emakume beteranoen I. futbol txapelketa jokatu zuten pasa den igande arratsaldean Aita Mari futbol zelaian. Euskal Herriko lau talde izan ziren lehian, Bizkaiko eta Gipuzkoako bina. Bizkaitik Santurtziko Dinamo de San Juan C.F eta Larrabetzuko Uritarra K.T. izan ziren Zumaian; Gipuzkoatik Mondragon C.F. eta etxeko taldea, Zumaiako Emakumeon Etxeko F.T.
Partidak jokatuta, lehen txapelketaren irabazlea Santurtziko taldea izan zen. Bigarren sailkatu zen Mondragon, hirugarren Uritarra, eta laugarren Emakumeon Etxeko taldea.
Sari banaketaren ondoren, afari merienda eskaini zieten parte hartzaile guztiei.