Gerra eta faxismoaren aurkako eguna antolatu du GKSk larunbaterako

Juan Luis Romatet

GKSk kideak, artxiboko irudian. (Utzitakoa)

Autodefentsa tailerra eta faxismoaren inguruko mahai ingurua izango dute goiz partean. 

Euskal Herriko beste udalerri askotan bezala, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Gerra eta faxismoaren aurkako eguna antolatu du Zumaian ere. Larunbatean izango da, ekainaren 21ean, Etxape zentro sozialista eta Torreberri artean. 

Egitaraua

  • 10:30. Autodefentsa tailerra, Etxape zentro sozialistan.
  • 12:30. Mahai ingurua: Gerra eta faxismoaren gorakadaz.
  • 14:30. Bazkaria. 
  • 17:30. Karropoteoa herritik. 
  • 20:30. Palestinaren aldeko kontzertua. 
  • 21:00. Musika saioak: Eztanda, Akëer, Garraio eta DJ Xexe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide