San Pedro jaiak ate joka diren honetan, Zumaiako Udaleko Kultura sailak dei egin die herriko gaztetxoei festetako ekitaldi batean protagonista izateko. Ekainaren 28an, arratsaldez, 18:00etan, ondoren erraldoien eta buruhandien kalejira aterako da udaletxe aurretik. Justu buruhandi bezala ateratzeko gonbidapena egin die kultura sailak herriko gaztetxoei.
Kalejiran buruhandi bezala ateratzeko 12 urte baino gutxiago izan beharko dute parte hartzaileek, eta opari gisa Gertu elkarteko erosketa txartela jasoko dute.
Izena emateko, 943-86 10 56 telefono zenbakira dei egin dezakete, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi. Behar izanez gero, zozketa egingo dute izena emango duten guztien artean.