Ikasturte amaierako festa egingo du gaur Musika eta Dantza Eskolak

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 19a, 09:00

Musika Eskolak Odietan egindako emanaldiko irudia. (Juan Luis Romatet)

Musikako, dantzako eta antzerkiko ikasleek hartuko dute parte bertan. 17:30ean hasiko da, Beheko plazan.

Kontzertu eta entzunaldi ugari prestatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak ikasturte amaierarekin batera. Bukatzeko, festa egingo dute gaur arratsaldez, 17:30etik aurrera, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertan, musikako, dantzako eta antzerkiko ikasleek hartuko dute parte, irakasleen laguntzarekin. 

Musika tailerreko haurrek emango diote hasiera gaurko emanaldiari. Jarraian, kantu koraleko ikasleak igoko dira agertokira, eta biolin taldeak hartuko du lekukoa. Euskal dantzen ikuskizunaren ondoren, trikitixa taldeak giroa jarriko du plazan, eta festa amaitzeko denek batera Goazeneko abesti bat eta E.T.S.-ren Aukera berriak joko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide