Ez da ekitaldirik falta izan Aita Mari aretoan urtebeteko epean. Antzerki emanaldiak, kongresuak, zinema saioak, kontzertuak... Makina bat ekitaldi eta ekintza egin dituzte aretoan azken hamabi hilabetetan.
Atzoko Zumaia harri eta herri kontzertuko aurrestreinaldiaren ondoren, itxi egingo dute aretoa hiru astez, oporrengatik. Uztailaren 10ean itzuliko da funtzionamendura herriko zinema aretoa.