Zarautzen jaio, baina bizilekua Oikian duen Jose Antonio Legorburu artistaren erakusketa zabalduko dute bihar arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan. Bilduma uztailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da, egunero 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan eguerditan ere zabalduko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara.
Bere margolan eta hodi totemikoen serie bat aurkeztuko du Oxforden. Fernando Golvano arte kritikariaren arabera, "ikusleak paisaia eta lorategien atlas moderno batean ibiltzera gonbidatzen ditu".