Aurkeztu dute San Pedro jaietarako prestatutako egitaraua

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 19a, 11:50

Gaur eguerdian atera dute festak iragartzeko argazkia Komentu aurrean. (Juan Luis Romatet)

Udaleko Kultura Sailak herriko eragileekin batera prestatu du egitaraua. Ekainean egiten dituzten festetan ohikoak diren ekitaldiak izango dira aurten ere, baina baita azken urteotan arrakastatsuak suertatu direnak ere. 

Hurrengo ostiralean hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte zumaiarrek San Pedro jaiak. Udaleko Kultura Sailak herriko eragileen laguntzarekin batera prestatu du jaietako egitaraua. Gaur eguerdian elkartu dira komentu aurrean festak iragartzeko argazkia ateratzeko.

Ez dira faltako ohiko ekitaldiak (helduen danborrada, erraldoi eta buruhandien kalejira, su artifizialen erakustaldia, Zumaiako Musika Bandaren saioa...), baina baita azken urteotan programatu diren eta arrakasta handia izan duten musika saioak ere. Hala, Gozategik moilan eta Puro Relajok plazan kontzertu bana emango dute. 

Egitaraua

Ekainak 27, ostirala

  • 17:30 Odietan herri mailako esku-pilota txapelketako finalak.
  • 18:00 Udaletxe aurrean Txupinazoa eta jaien hasiera.
  • 18:00 Jainekin txarangaren kalejira.
  • 19:00 Torreberriko aterpean haur antzerkia Tik-Tak.
  • 21:30 Moilan kontzertua: MALKO (Katapulta Tour).
  • 23:00 Moilan kontzertua: GOZATEGI.

Txomin Agirre kaia itxita egongo da (Moilaberri zubi paretik aurrera), 22:30-01:30 bitartean, moilan kontzertuak daudelako

Ekainak 28, larunbata           

  • 09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 11:30-13:30 Kantauri plazan haurrentzat jolasak eta tailerrak.
  • 12:00 Odietan Emakumeen binakako VII. Pala txapelketako finalak.
  • 12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Iraunkorrak txarangaren kalejira.
  • 13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
  • 17:45 Zumaiako Beteranoen XI. Estropadak.
  • 18:00 Udaletxe aurrean Erraldoi eta Buruhandien kalejira. Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
  • 18:30 Erriberan hasita Iraunkorrak txarangaren kalejira.
  • 18:45 Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera: Otezuri – V. Arrate - Aita Mari auzunea - I. Zuloaga plaza - Udaletxea – Parrokia - Ondartxo – Erribera kalea - Eusebio Gurrutxaga plaza.
  • 19:00 Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea.
  • 22:00 Amaia plazan DJ saioa: DJ Loti eta DJ Maitx.
  • 22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: PURO RELAJO.

29, igandea San Pedro eguna

  • 09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 11:00 Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua.
  • 11:00 Ondartxo plazan judo erakustaldia Kodaore judo elkartearen eskutik.
  • 11:30 Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 12:30 Kitadelpare txarangarekin kalejira.
  • 13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua.
  • 16:00 Aitzuri pilotalekuan San Pedro zesta punta txapelketako finalak.
  • 17:30 Amaia plazan hasita Buztintxuriko erraldoien kalejira.
  • 18:30 Kitadelpare txarangarekin kalejira                                                                                                                     
  • 18:45 Kofradian haurrentzat ikuskizuna, Yago magoa.
  • 20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia.
  • 23:00 Su artifizialak VULCANO PIROTEKNIA etxearen eskutik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide