Bisitari ugari izan ditu Gurrutxaga plazan egindako Artisau Azokak

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 23a, 08:00

Artisauak eta sortzaileak lanean ikusteko eta haiek egindako produktuak eroseko aukera izan zen atzo, Gurrutxaga plazan egindako Arisau azokan.

Artisau azokak hartu zuen atzo Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plaza. Eguraldi goibela lagun, jende kopuru handia inguratu zen herriko plazara. Artisauak lanean ikusteko aukera izan zuten, baita erosketak egitekoa ere.
Guztira, 31 postu jarri zituzten, eta horietatik 15 herriko sortzaileenak izan ziren. Jostailuak, bitxiak, larruzko oinetakoak edo jakiak erosteko aukera izan zuten herritarrek zein bisiariek. Arratsaldez, gainera, hondarrezko eskulturak egiteko talerra egin zuten Torreberriko aterpean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide