Markina-Xemeingo Grand Slameko bigarren jardunaldia jokatu zuten ostiral arratsaldean Bizkaiko herriko Unibertsitatean. Imanol Lopezek estraineko partida jokatu zuen, Alex Goitia arrelariarekin bikotea osatuta. Johan eta Solozabal izan zituzten aurkari, bero handiarekin jokatutako jardunaldian. 2013an ere elkarrekin jokatu duten Markina-Xemeingo txapelketa.
Bi setetan erabaki zen partida Goitia eta Lopezen alde. 9-15 irabazi zuten lehen jokoa eta 7-15 bigarrena. Zumaiarrak bere lekua hartu zuen kantxa, eta aurrelaria gidatu zuen atzeko koadroetatik. Garaipen horrekin, Grand Slameko finalerdietara sailkatzea lortu du bikoteak.