Abaltzisketako zaldi lasterketa irabazi du Eneritz Etxabek, marka berria ezarrita

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 23a

Abaltzisketako San Juan jaien barruan egin zuten atzo lasterketa, eta zumaiarrak, atzetik aurrera eginda, garaipen handia lortu zuen.

Garaipen handia lortu du Eneritz Etxabe zaldun zumaiarrak pasa berri den asteburuan. Abaltzisketako 24. zaldi lasterketa jokatu zuten atzo arratsaldez, Tolosaldeko herrian ospatutako San Juan jaien barruan. Amezketa eta Abaltzisketa arteko bidea egin behar izan zuten parte hartzaileek, maldan gora eta asfaltoko bidean. 

Etxabek Colonel zaldiarekin hartu du parte aurtengo lasterketan, eta hasieran atzean geratu bazen ere, probak aurrera egin ahala, aurrera egin zuen, baita garaipena erdietsi ere. Gainera, zaldi lasterketa horretako marka berria ere ezarri du zumaiarrak, 3 minutu eta 34 segundoan egin baitzituen probako 2,5 kilometroak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide