Datorren ostiralean, ekainaren 27an, jokatuko dituzte aurtengo eskuz binakako herri txapelketako azken partidak. Azken urteotan gertatu bezala, San Pedro jaien atarian jokatuko dituzte pilota partidak.
Finalera zer bikote helduko ziren erabakitzeko finalerdiak jokatu zituzten aurreko ostiralean Odieta frontoian. Lehen partidan, Etxabek eta Alkortak erraz irabazi zieten Tumas eta Beristaini, 22 eta 6 emaitzarekin. Bigarren norgehiagokan 22 eta 15 emaitzarekin irabazi zieten Etxabek eta Beristainek Zearreta eta Alkortari.
Txapelketako azken jardunaldia datorren ostiralean jokatuko dute, 17:30ean hasita, Odieta frontoian. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan Tumas eta Beristain, Zearreta eta Alkortaren aurka arituko dira. Finalean, berriz, Etxabe eta Alkorta, Etxabe eta Beristainen aurka.