Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia plazaratu du udalak

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 24a

Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak lagunduko ditu udalak diruz, baita ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak ere.

Euskara ikasi eta euskara maila hobetu nahi duten zumaiarrak Zumaiako Udalak emandako dirulaguntzen onuradun izan daitezke. Horien onuradun helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak, barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Horretarako ezinbestekoa izango da Zumaian erroldatuta egotea eta ikastaroetan gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea. 

Lehen deialdia ekainaren 30etik uztailaren 30era bitartean egingo dute, eta bertan 2024ko urritik 2025eko ekainera arteko ikastaroetarako laguntza eskatu ahal izango da. 

Bete beharreko baldintzen eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa hemen aurki daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide