Abuztuaren 10ean, igandez, Vivalma taldeak 86. Donostiako Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki programaren barruko kontzertua eskainiko du Zumaiako San Pedro elizan (20:00). Marta Ramirez biolin jotzaileak, Marina Cabello zango biolin jotzailea eta Ines Moreno klabezin jotzaileak eskainiko dute emanaldia; Numen: la inspiración del artista izeneko ikuskizuna eskainiko dute, besteak beste, Forqueray, Rameau, Marais eta Leclair artisten lanetan oinarrituta. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.
2016an osatu zuten hirukotea Schola Cantorum Basiliensis ospetsuan, hiru lagunek interpretazio historikoarekiko zuten interesak bultzatuta. Instrumentuek eskaintzen dituzten ehundura eta tinbreen aberastasunaz elikatzen dute ensemblea, baita batera sortzen duten oreka harmonikoaz ere. "Ohikoa ez den zerbait transmititzeko eta berrikuntzarako nahiz aurkikuntzarako espiritua" duen taldea da Vivalma.