Zumaienako Lehen Hezkuntzako espazioaren eraberritzea, Arkitektura sarietarako finalista

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 25a, 09:07

Zumaienako kideak Nondik estudioko arkitekto Alex Gonzalez Perezekin, Gasteizen egindako galan. (Zumaiena Ikastola)

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ematen dituen sarietarako finalista izan da Zumaiena Ikastolako Lehen Hezkuntza espazioan egindako eraberritzea. 

Urte hasieran aurkeztu zuten Zumaiena Ikastolaren Lehen Hezkuntzako espazioaren erreforma. Nondik arkitektura estudioak garatu zuen proiektuaren diseinua, ikastetxeko irakasleekin batera hausnarketa eginda. Bolumen desberdinez osatutako proposamena aurkeztu zuen aipatu estudioak.

Eraberritzea Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ematen dituen sarietara aurkeztu zuten, y finalisten artean izatea lortu dute. Ekainaren 19an, Gasteizko Europa Jauregian egindako galan jaso zuten saria Zumaienako kideek. Bertan izan zen, baita ere, Nondik arkitektura estudioko Alex Gonzalez Perez arkitektoa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide