Azken urteotan gertatu bezala, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua eskaintzen duten Lurraldebuseko autobusak ez dira uda garaian moilan sartu. Hau da, ez ditu bidaiariak hartuko Garoa taberna pareko geralekuan, ez utziko Amaiako plaza aurrekoan. Neurri hori abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean, eta harekin moilan sor daitezkeen trafiko arazoak ekidin nahi dituzte.
Hala, uztailean eta abuztuan Patxita Etxezarretako geralekuetan bakarrik geldituko dira aipatu autobusak.