Goizeko lehen ordutan hasi dituzte Larretxo eta Itzurunbidea lotuko dituen igogailuko metalezko egitura jartzeko lanak. Egitura zortzi metroko bi piezatan ekarri dute, eta gunean bertan muntatuko dute. Aurreikuspenak betetzen badira, eguna amaitu baino lehen bukatuko dituzte muntaketa lanak.
Lanak direla eta, Itzurunbidea itxita egongo da egun osoan. Beraz, Itzurun hondartzara joan nahiko duten lagunek Larretxoko aldapa edo eskailerak erabili beharko dituzte.