Haurrak eskola kirolean apuntatzeko eskatu diete udalak, ikastetxeek eta kirol klubek gurasoei

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 26a, 13:00

Zumaiako pilotariak, eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finalean. (Utzitakoa)

Zumaiako Udalak, herriko eskolek eta herriko kirol klubek dei bateratua egin dute eta gurasoei eskatu diete haien seme-alabak eskola kirolean izena emateko. 

EAEko Auzitegiaren epai batek zalantzan jarri du eskola kirolaren eredua. Horren aurrean hainbat iritzi entzun dira formula hori mantentzearen beharraz, haurrei onurak ekartzen dizkiela argudiatuta. 

Zumaiako eragileak ere iritzi berekoak dira. Hala, Zumaiako Udalak, herriko ikastetxeek eta Zumaiako kirol klubek dei bateratua egin dute gurasoak deituz haien seme-alabak eskola kirolean izena ematera, eredu hura babestea "guztion ardura" dela azpimarratuta.

Deia egin duten eragileek ohar batean nabarmendu dutenez, eskola kirola ez da soilik jarduera fisikoa: "bizitzako ikasgaiak eskaintzen dituen espazio kolektiboa da, balioetan hezteko gune paregabea". Zumaian, urteetan "elkarlanean sendotu" den eredua dela ere esan dute, non eskolek, kirol klubek eta Udalak bat egin duten. "Gaur egun, komunitate osoaren babesa behar du bizirik iraun dezan", adierazi dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide