Zabaldu dute auzoetako jaiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia

Juan Luis Romatet 2025eko ekainaren 27a

Artadiko jaiak. (Mireia Galarza Bastida)

Interesdunek uztailaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskakizunak Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo zumaia.eus webguneko egoitza elektronikoan.

Auzoetako jaiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia zabaldu du Zumaiako Udalak. Honako jarduerengatik jaso ahal izango dituzte aipatu laguntzak: jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak, eta arte plastiko edo eszenikoekin zerikusia dutenak, baita zientzia, literatura, ikus entzunezkoak eta abarrekin zerikusia dutenak ere.

Laguntzak eskatu nahi dituzten elkarteek uztailaren 8a baino lehena urkeztu beharko dute eskaera, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo zumaia.eus webguneko egoitza elektronikoan. Eskaera orria eta bestelako dokumentuak ere bertan eskuratu daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide