Uda sasoia heltzearekin batera, urtaro horri dagokion ordutegiarekin egingo du lan Zumaiako udal liburutegiak. Ordutegi hori uztailean eta abuztuan aplikatuko da. Bi hilabete horietan zerbitzua astegunetan bakarrik izango da martxan; larunbatetan, berriz, itxita egongo da.
Helduen liburutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara egongo da martxan. Astearte eta ostegunetan arratsaldez pare bat orduz ere irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara hain zuzen.
Haur liburutegiaren ordutegia irailaren 5era arte luzatuko da. Astegunetan 10:00etatik 14:00etara zabalduko du. Helduen kasuan bezala, astearte eta ostegun arratsaldetan ere zabalik izango da, 18:00etatik 20:00etara.