Danbateko banarekin hasi eta amaituko dituzte San Pedro jaiak Zumaian. Gaur arratsaldean botako dute udaletxe aurretik festei hasiera emango dien txupinazoa, eta su artifizialen erakustaldiekin bukatuko dituzte igande gauean. Bien artean, Udaleko Kultura Sailak herriko eragileekin batera ondutako egitarua izango da herritarren eta bisitarien gozamenerako.
18:00etan botako dute sanpedroen hasierako txupinazoa udaletxe aurretik. Arratsaldean zehar txarangaren kalejira eta haurrentzako antzerki saioa izango dira. Ekitaldi jendetsuena gauean izango da, moilan. 21:30ean Malko taldearen kontzertua izango da, eta 23:00etan Gozategi talde oriotarrarena.
Iazko esperientziaz ohartuta, jendetza hurreratuko dela aurreikusi dute, eta hori dela eta, edozein arazo ekiditeko, Txomin Agirre kalea moztuko dute Moilaberriko zubia eta Angeles Sorazu kaletik aurrera. 22:30etik 01:30era bitartean moztuko dute kalea, eta trafiko etengo dute. Hau da, hiru ordu horietan ezingo da autoz joan paolaldera, Amaiako plazara, Ardantzabidera eta Larretxora.
Honakoa da festetarako ondutako egitaraua:
Ekainak 27, ostirala
- 17:30. Odietan herri mailako esku pilota txapelketako finalak.
- 18:00. Udaletxe aurrean txupinazoa eta jaien hasiera.
- 18:00. Jainekin txarangaren kalejira.
- 19:00. Torreberriko aterpean haur antzerkia Tik-Tak.
- 21:30. Moilan kontzertua: Malko (Katapulta Tour).
- 23:00. Moilan kontzertua: Gozategi.
*Oharra: Txomin Agirre kaia itxita egongo da (Moilaberri zubi paretik aurrera), 22:30-01:30 bitartean, moilan kontzertuak daudelako.
Ekainak 28, larunbata
- 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
- 11:30-13:30. Kantauri plazan haurrentzat jolasak eta tailerrak.
- 12:00. Odietan Emakumeen Binakako VII. Pala Txapelketako finalak.
- 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Iraunkorrak txarangaren kalejira.
- 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, herri kirolak.
- 17:45. Zumaiako Beteranoen XI. Estropadak.
- 18:00. Udaletxe aurrean erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
- 18:30. Erriberan hasita, Iraunkorrak txarangaren kalejira.
- 18:45. Sagarbidetik abiatuta, sanpedroetako danborradaren irteera: Otezuri , V. Arrate, Aita Mari auzunea, I. Zuloaga plaza, udaletxea, parrokia, Ondartxo, Erribera kalea, Eusebio Gurrutxaga plaza.
- 19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
- 20:00. Udaletxean, herriko bandera jasotzea.
- 22:00. Amaia plazan DJ saioa: DJ Loti eta DJ Maitx.
- 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: Puro Relajo.
Ekainak 29, igandea, San Pedro eguna
- 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
- 11:00. Prozesioa eta, ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua.
- 11:00. Ondartxo plazan, judo erakustaldia Kodaore judo elkartearen eskutik.
- 11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
- 12:30. Kitadelpare txarangarekin kalejira.
- 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua.
- 16:00. Aitzuri pilotalekuan San Pedro zesta punta txapelketako finalak.
- 17:30. Amaia plazan hasita, Buztintxuriko erraldoien kalejira.
- 18:30. Kitadelpare txarangarekin kalejira.
- 18:45. Kofradian haurrentzat ikuskizuna, Yago magoarekin.
- 20:00. Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia.
- 23:00. Su artifizialak, Vulcano Piroteknia etxearen eskutik.