Martxan daude dagoeneko festetako barrakak Gernika parkean. Udalak jakitera eman duenez, datorren asteazkenera arte, uztailak 2, izango dira atrakzioak herriko parke horretan.
Honako ordutegia izango dute barrakek:
- Gaur eta bihar: 11:00etatik 01:00era arte.
- Igandean, astelehenean, asteartean eta asteazkenean: 11:00etatik 22:00etara.
Dena dela ere, 22:00etatik aurrera ez da musikarik izango, bizilagunen atsedena bermatzeko.
Haurren eguna astelehenean
Ekainaren 30a, astelehena, izango da haurren eguna barraketan. Egun horretan atrakzioetara igotzeko txartelek 1,5 euro balioko dute. Horrekin batera, "barraka-gunea haur eta gaztetxo guztientzat erosoa izan dadin", musikarik gabeko tartea egongo da 17:00etatik 19:00etara bitartean.