San Pedro jaiak

Prozesioak eta musika emanaldiek hartu dituzte kaleak San Pedro egunean

Maria Maya Manterola

Prozesioa izan da goiz partean, eta meza nagusia jarraian, San Pedro abesbatzak lagunduta. Eguerdian, berriz, jendetza elkartu da Eusebio Gurrutxaga plazan Musika Bandaren emanaldiaz gozatzeko.

Tolosako dultzaineroekin esnatu da gaur Zumaia. San Pedro egunez, urtero bezala, prozesioa izan da goiz partean, eta gero, meza nagusia parrokian, San Pedro abesbatzak lagunduta. 

Amaitzerako Tolosako dultzaineroek kaleak girotzeari ekin diete berriz ere, eta Kitadelpare txarangaren kalejira ere kalez kale aritu da. Zumaiako Udal Musika Bandak, gainera, emanaldi berezia eskaini du gaurkoan Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertan ezarri dute oholtza, eta jende ugari gerturatu da eguzkipean Musika Bandaren kontzertuaz gozatzera. Bideoan, La revoltosa abestia.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide