San Pedro jaiak

Buztintxuriko erraldoiak, Erribera kalean jira eta bira

Maria Maya Manterola

Amaia plazatik Eusebio Gurrutxagarainoko ibilbidea egin dute kalejiran Iruñeko auzoko erraldoi eta buruhandiek, jai giro ederrean. Festak azken txanpan dira jada.

Urteroko zita izan dute gaur Iruñeko Buztintxuri auzoko erraldoi eta buruhandiek Zumaian. Amaia plazatik abiatuta, Eusebio Gurrutxaga plazarainoko kalejira egin dute, bidean atsedenaldi laburrak eginez. Beroa ez da oztopoa izan gaurkoan zumaiarrak kalera irten eta festez gozatzen jarraitzeko. 

Sanpedroak azken txanpan dira jada. Erraldoi eta buruhandiei Kitadelpare txarangak hartu die lekukoa, eta 20:00etan dantzaldia izango da Beheko plazan Musika Bandaren eskutik. Festei amaiera biribila emateko, su artifizialak jaurtiko ditu 23:00etan Vulcano piroteknia etxeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide