Joxe Mari Azkuek zuzendutako Musika Bandak bi emanaldi eskaini zituen atzo San Pedro jaien barruan. Eguerdian kontzertua izan zen, eta dantzaldia arratsaldean, biak ere Eusebio Gurrutxaga plazan.
Dantzaldia, lehen, su artifizialen erakustaldiaren ondoren egiten zuten, baina aurten ordena aldatu dute, eta suen atariko gisa egin zuten. Pasodobleak edo boleroak jo zituen bandak, eta haren musikarekin atera ziren herritarrak plazara dantzara. Adinekoak ziren gehienak, baina izan ziren, baita ere, bilobekin dantzan aritu ziren aiton-amonak ere.