Peio Etxabek eta Jon Alkortak irabazi dute binakako esku pilota txapelketa

Juan Luis Romatet

Txapelketako sari banaketako taldeko argazkia. (Utzitakoa)

Ostiralean jokatu zituzten aurtengo herri txapelketari amaiera eman dioten azken partidak, Odieta pilotalekuan.

Eskuz binakako herri txapelketak baditu irabazleak. Pasa den ostiral arratsaldean, bero galantarekin, jokatu zituzten aurtengo txapelketako azken partidak. 

Hasteko, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten. Bertan, Zearreta eta Olaizolak 22-11 emaitzarekin irabazi zieten Beristaini eta Tumasi. Finalean Etxabe-Alkorta eta Etxabe-Beristain bikoteak neurtu ziren. Partida berdinduan, Peio Etxabek eta Jon Alkortak 22-17 irabazi zuten, ondorioz, txapelketa irabaziz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide