Hegoafrikako Ballito herrian jokaturiko Qualifying Series surf txapelketan garaile izan da Anette Gonzalez Etxabarri zumaiarra. Teresa Bonvalot portugaldarra menderatu du zuen atzo jokaturiko finalean: zortzi olatu surfeatu zituen zumaiarrak; lau portugaldarrak, eta lehen bi olatuen puntuazioak nahikoa izan zituen Gonzalez Etxabarrik aurkaria garaitzeko.
Gaur hasi eta uztailaren 6ra bitartean jokatuko den 2025/2026 Challenger Series zirkuituko bigarren etapan lehiatuko da orain. Datorren denboraldian Championship Tourreko (CT) maila gorenera sartzeko atea da proba.
Janire, Ballito Pro Juniorren garaile
Anetteren ahizpa Janire ere Hegoafrikan da egunotan. Joan den astean izan zuen Willard Beach txapelketa, eta hura nagusitu zen. Iaz bosgarren egin zuen zumaiarrak txapelketa horretan.
Final laurdenetan, Janirek berriro suntsitu zuen bere backside-arekin, 7.50 eta 7.17 puntuko bi olatu oso on surfeatuz. Nahikoa izan zuen hori gainerako hiru aurkarien ondoan nabarmentzeko.