Muina taberna, Gastronomika Talent sarietako hautagaien artean

Julene Frantzesena 2025ko eka. 30a, 13:00

Eusebio Gurrutxaga plazako Muina taberna. (Juan Luis Romatet)

Epaimahaiak eskualdeko hainbat jatetxe nahiz sukaldari hautatu ditu sarietarako. Hilaren 16an banatuko dituzte sariak, Donostian.

Martxan da Gipuzkoako gastronomian aritzen diren belaunaldi berriak saritzea xede duen Gastronomika Talent sarien aurtengo edizioa, eta epaimahaiak hala erabakita, eskualdeko hainbat sukaldari daude hautagaien artean.

produktuaren trataeraren sarirako hautagaia dira, esaterako, Zumaiako Muina tabernako Rocio Maeso, Ander Rodriguez, Amaia Rodriguez eta Mikel Toledo.

Eskualdeko beste jatetxe eta sukaldari batzuk ere sari horietarako hautagaiak dira, hala nola,Jokin Larrañaga sukaldari azkoitiarra, Zarauzko Masta tabernako kideak, Getariako Elkano jatetxeko Koldo Manterola parrilleroa nahiz Azpeitiko Mendizaliek jatetxea.

Hilaren 16an banatuko dituzte sariak Donostiako Maria Cristina hotelean, eta han izango dira hautagaiak. Aurtengo epaimahaia Elena Arzak, Martin Berasategi eta David de Jorge sukaldariek osatu dute, Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritzako presidentearekin, Basque Culinary Centerreko zuzendaritza kide Idoia Callejarekin nahiz Guille Viglione gastronomoarekin batera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide