Distiraren lehiaketa sozialeko argazki erakusketa zabalduko dute gaur Alondegian

Maria Maya Manterola

Otsaileko lehiaketa sozialeko argazki irabazlea. (Fernando Martin)

Elkarteko bazkideek ikasturtean zehar lehiaketara aurkezturiko lanak erakutsiko dituzte uztail osoan zehar. Gaur zabalduko dute erakusketa.

Distira Zumaiako argazkizaleen elkarteak ikasturte honetan ere hilabetero antolatu du elkarteko bazkideei zuzenduriko lehiaketa soziala. Gaia eman, eta gai horren bueltako argazkiak aurkeztu dituzte hilero lehiaketara, argazkigintzan trebatzen jarraitzeko. 

Lehiaketara aurkezturiko lanak jendaurrean erakutsiko dituzte orain. Gaur zabalduko dute erakusketa Alondegiko sarreran, eta uztail osoan zehar bisitatu ahal izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide