Hasi dituzte Zumaiako udaleku irekiak

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 1a, 15:42

Udaleku irekietako haurrak, Aita Mariko patioan.

Uztailean zehar egingo dituzte udalekuak, bi hamabostalditan banatuta. Atzo eman zioten hasiera lehen hamabostaldiari. 

Ekainaren amaierarekin batera hasi dituzte aurtengo udaleku irekiak. HH3 eta LH6 haurrei zuzendutako jarduera ludikoa uztailean zehar egingo dute, bi hamabostalditan banatuta. Atzokoan lehen hamabostaldirako izena emandako haurrak aritu ziren jolasean. 

Aurten, berrikuntza bezala, Zumaiako Herri Eskolak Aita Mari auzategien duen eskolan egingo dituzte jarduerak. Herriko kaleetara ere aterako dira, jolasera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide