Ekainaren 20tik ikusgai dago Alondegiko Oxford aretoan Josean Legorburu artista zarauztarraren Ametsen lorategia erakusketa. Oikiako baserri-tailerrean sortutako 40 bat lan bildu dituzte erakusketarako, guztiak ere paisaia erromantikoak.
Erakusketak igande arratsaldean itxiko ditu ateak. Gaur, bihar eta etzi arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Asteburuan goizez eta arratsaldez irekiko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.