Astelehenean zabalduko dute Beheko Plazaran Benidormerako bidaiarako izen emate

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 3a, 08:00

Benidorm.

Urriaren 2tik 11ra bitartean egingo dute bidaia erretiratuen elkarteko bazkideek. Izena elkarteak Hogarrean duen bulegoan emango dute. 

Aurreko urteetan bezala, Benidormerako (Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideentzako. Datorren urrian egingo dute, eta bederatzi eguneko iraupena izango du. Hain zuzen, urriaren 2tik 11ra bitartean egingo dute bidaia.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Datorren astelehenetik aurrera izango dute horretarako aukera, Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Bidaiaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen iragarpen taulan aurkitu dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide