Eman dituzte Distiraren lehiaketa sozialeko sariak

Juan Luis Romatet

Lehiaketa sozialeko sari banaketako argazkia. (Distira Argazki Elkartea)

Foronda kultur etxean egindako ekitaldi batean eman zituen Zumaiako argazki elkarteak udazkenetik udaberrira arte egindako lehiaketako sariak. 

Alondegia kultur etxeko sarreran ikusgai dago egunotan Distira argazki elkarteak antolatutako lehiaketa sozialeko lan sarituak. Bilduma uztailaren amaierara arte bisitatu ahal izango da. 

Aurretik, duela egun batzuk, iazko udazkenetik aurtengo udaberria bitartean egin duten lehiaketako sariak banatu zituzten. Zortzi gaien inguruko lanak egin behar izan dituzte –hilean gai bat–, eta haietan sarituak izan zirenek opariak jaso zituzten. 

Honakoak izan dira lehiaketa sozialean hilero izandako irabazleak eta gaiak: 

  • Urria: Lightpainting. Irabazlea: Mikel Soto.
  • Azaroa: Kale argazkigintza. Irabazlea: Jorge Murgiondo.
  • Abendua: Liburua(k). Irabazlea: Eduardo Merino.
  • Urtarrila: Ura. Irabazlea: Fernando Martin.
  • Otsaila: Txokolatea. Irabazlea: Fernando Martin.
  • Martxoa: Putzuan isla. Irabazlea: Mikel Soto.
  • Apirila: Kandelak. Irabazlea: Eduardo Merino.
  • Maiatza: Lekuz kanpo. Irabazlea: Eduardo Merino.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide