Esklerosi anizkoitzeko elkartearen aldeko mahaia jarriko dute bihar Erriberan

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 5a, 11:00

Nagusilaneko boluntarioak, Erribera kalean jarritako mahaian. (Utzitakoa)

Nagusilaneko boluntarioek jarriko dute mahaia goiz partean Erribera kalean. Bertan, Katuky Saguyaki etxeak egindako merchandisingeko produktuak jarriko dituzte salgai, eta donazioak ere jasoko dituzte.

Urtero garai honetan Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzeko Elkarteak Busti zaitez sentisibilizazio kanpaina egiten du gaixotasun horri ikusgaitasuna emateko eta diru bilketa egiteko. Ekintza hori lurraldeko herri askotan egiten dute uztailaren hasieran. 

Harekin bat eginez, eta aurreko urteetan egin bezala, aipatu elkartearen aldeko mahaia jarriko dute igandean, goiz partean, Erribera kalean, Nagusilaneko Zumaiako boluntarioek. Bertan, Katuky Saguyaki etxeak elkartearentzako merchandisinga erosi ahal izango da, baita, hala nahi duenak, donazioak egin ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide