Artadiko elizarako 1901. urtean egindako erlojua bueltan da Julio Beobide ibiltokiko lorategian. Benito Yereguik egindako erlojua 2015ean jarri zuten lehendabizikoz paolaldean, behin zaharberritze lanak eginda. Behin edo beste kendu behar izan dute konpontze lanak egiteko, azkena urte honetan bertan. Azken errepasoa eginda, berriro bere lekura eraman dute.