Markina-Xemeingo finala jokatuko du Lopezek

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 7a

Imanol Lopez pilota bat saskiratzen, pasa den ostiralean Markina-Xemeinen. (Jai Alai League)

Goitiarekin bikotea osatuta, 2 joko eta 1 emaitzarekin irabazi zien Erkiaga eta Ibarluzeari pasa den ostiralean jokatutako finalerdian. 

Goitia eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak Markina-Xemeingo Grand Slameko finala jokatuko dute. Pasa den ostiralean jokatu zituzten txapelketako finalerdiak, eta bikoteak 2 joko eta 1 emaitzarekin irabazi zien Erkiaga eta Ibarluzeari partida berdindu eta lehiatu batean.

Marroiz aritu ziren Alex Goitia eta Imanol Lopezen alde jarri zen lehen jokoa, eta atsedenaldirako 8 eta 4 zeuden aurretik. Erkiagak asmatu zuen une horretan, eta 11na berdindu zuten. Azken tantoak, baina, marroientzako izan ziren, eta 15-12 emaitzarekin irabazi zuten lehen jokoa. Bigarren jokoan berdinketa ugari izan ziren (4-4, 5-5, 8-8, 10-10), baina amaieran hobeto moldatu ziren Erkiaga eta Ibarluzea eta berdinketa jarri zuten markagailuan. Bost tantotarako joko laburrean erabakiko zen zer bikote pasako zen finaletara, eta hor nagusi izan ziren Goitia eta Lopez (5-2).

Datorren igandean jokatuko dute txapelketako finala Markina-Xemeingo Unibertsitatean, eta Goitiak eta Lopezek ostiraleko lehen finalerdia irabazi zuten Urreisti eta Basque izango dituzte aurkari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide