Itzurunbidea itxi egingo dute bihar ere

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 7a

Larretxoko igogailuaren egitura jartzeko unea, duela aste batzuk. (Felix Aizpurua)

Hamar orduz itxiko dute hondartzarako bidea, 08:00etatik 18:00etara bitartean, igogailuko egiturari bigarren margo kapa jartzeko. 

Larretxo eta ardantzabide arteko igogailuaren lanek Itzurunbidea ixtera behartuko dute berriro ere. Amaiako plaza eta Itzurun hondartza arteko bidea itxi egingo dute goizeko 8:00etatik 18:00etara arte, udalaren esanetan, Larretxo eta Itzurunbidea lotuko dituen metalezkoa egiturari bigarren pintura kapa jartzeko. 

Lanek irauten duten denboran, hondartzarako joan-etorriak Larretxoko aldapatik edo eskaileretatik egin beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide