Dena prest izango dute dagoeneko Narrondon auzoko San Kristobal jaiei hasiera emateko. Ostegunean goizeko 8:00etan jaurtikiko dute igandera arte luzatuko diren festei hasiera emango dien suziria. Osteguna San Kristobal jaia izanik, auzoko zaindariaren eguna, herri meza eta hamaiketakoa izango dute goiz partean, eta haurrentzako puzgarriak eta txokolate beroa arratsaldetik iluntzera bitartean.
Egitaraua
Uztailak 10, osteguna.
Kristobal Deunaren eguna
8:00. Suziria jaiei hasiera emateko.
11:00. Herri meza.
Ondoren, hamaiketakoa.
16:00-20:00. Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu ur-puzgarriak izango dira).
Jarraian, txokolatada.
Uztailak 11, ostirala
19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin karpan. Dastatuko diren sagardoak inguruko baserrietakoak izango dira.
21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.
Uztailak 12, larunbata
15:30. Mus eta Eskoba txapelketak. Txapelketetarako izenak ordu erdi lehenago emango dituzte, 15:00etan. Mus txapelketaren kasuan, bikoteko 25 euro ordainduko dira, eta eskobakoan 15 euro bikoteko.
20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta saiheskiak eta edariak ordainduta.
Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea.
Uztailak 13, igandea
11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, Maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia.
Bitartean, Jagoba trikitilaria arituko dira, eta Etxalarrek taloak salduko ditu.